Itzuli orri osora

Ama Xantalen Ermita Museoa

$alt.getData()

Erromatarren garaiko multzo arkitektoniko handia gordetzen du barruan Ama Xantalen Ermitak. Bidasoa Beherean aurkitutako arrastoak daude ikusgai: Higuerreko Lurmuturrean, Arditurrin eta Santa Elena ermitan aurkitutako objektuak daude.

Inguru horrek izan duen eboluzioa ikusteko aukera ematen du museoak: Nekropli erromatarra, II-III.mendeko tenplu paganoa, X-XI. mendeetan kristauen gurtze lekua izandakoa eta gaur egungo ermita.

Koruaren azpian, erakusketako objektuak (zeramika lanak, txanponak, tresnak...) daude, beirate batek babesturik. Ikus-entzunezko panelak ere badaude Erromatarren Aroa eta garai hartako bizitza, ekonomia eta kultoa azaltzeko.

Helbidea eta kontaktua

Ermita, z/g
Irun
Tel: 943 64 92 00
Fax: 943 62 60 07
Email: info-oiassomuseo@irun.org
Url: Ama Xantalen Ermita Museoa

Ordutegia

Irailetik Martxora

Asteartea, asteazkena, osteguna eta igandeetan: 10:00-14:00
Ostirala eta larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:00-19:00

 

Apiriletik Abuztura
Asteartetik larunbatera: 10:00-20:00
Igandeak: 10:00-14:00
Astelehena eta igande arratsaldetan itxita.

Museoa urtarrilaren 1ean eta 6an, ekainaren 30ean, uztailaren 1ean, eta abenduaren 24ean, 25ean eta 31an itxita egongo da.

Prezioa

Doan