Itzuli orri osora

Hontza museoa, Durangaldeko natur zientzien museoa

Naturak izaki bizidunen zerrenda anitza eskeintzen digu. Ornodunak, ornogabeak, landareak, Planetako mineralak eta fosilak. Guzti horren edertasunaz disfrutatzeko aukera dugu.

$alt.getData()

Naturako elementuak babestea gure esku dago. Horrela gure ondorengoek ere, gu bezala disfrutatuko dituzte. Natura ezagutaraztea, maitatzeko eta babestu ahal izateko da Hontzaren leloa. Gure helbururik nagusiena, ahal den neurrian, mezu hori bisitari guztiei irakastea da.

Hontza, Museo dinamikoa da. Kurtso bakoitzean aldi baterako erakusketa aldatzen dugu, eta baita erakusketa iraunkorreko hainhat ale ere. Horrela urtez urte funtsen artean dauden ale ezberdinak, erakusten goaz. 17 ataletan bananduta, gaur egun 650 ale inguru daude erakusketan ikusgai. Natur Zientzien munduko sorta zabala eta adierazgarria.

Hontza Museoa bisitatzea edozein publikoarentzat egokia da, eta bereziki ikasleentzat. Adinera egokitutako bisita gidatuekin, ikasleei Natur Zientzien munduan murgiltzen laguntzen diegu. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek, Batxillergokoek eta baita Unibertsitarioek ere, ikasketentzako material osagarria aurkituko dute museoan.

Guretzat funtzezkoa da ikastolen eta eskolen babesa edukitzea. Horrela orain arte egindako lan guztiak, bere fruituak emango ditu.

 

DATU INTERESGARRIAK:

Helbidea eta kontaktua

Ebaristo Bustinza "Kirikiño" kalea, 18
48212 Mañaria
Url: http://hontzamuseoa.eus/
https://www.facebook.com/hontzamuseoa

Tel: 946 21 65 55
Email: info@hontzamuseoa.eus

Prezioa

Sarrera orokorra: 4 €
Sarrera merkea: 3 €
12 urtetik beherakoak, ICOMeko kideak eta Bizkaiko museoetako langileak: doan
Lehen Hezkuntzako ikasleak: 2 €
DBHko ikasleak: 3 €

Ordutegia

        Apirilaren 1etik irailaren 30era

Asteartetik Ostiralera 17:00 – 20:00
Larunbatak 11:00 -13:00 – 17:00 - 20:00
Igandeak eta jaiegunak 11:00 -14:00 – 17:00 - 20:00

Urriaren 1etik martxoaren 31ra

Asteartetik Ostiralera 17:00 – 19:00
Larunbatak 11:00 -13:00 – 17:00 - 19:00
Igandeak 11:00 -13:00
Jaiegunak 11:00 -14:00 – 17:00 -19:00
Abenduaren 25ean eta Urtarrilaren 1ean ITXITA