Itzuli orri osora

Antzinako autoen eta auto klasikoen erakusketa

XIII. mendeko defentsarako antzinako dorre bat dela uste denaren hondamenditik abiatuta, 1985. urtean, gaur egungo Concejuelo-ko Gazteluaren berreraikitze obrak hasi ziren. Gotorleku oso ederra zeinek gaztelua era-tzen duten egoit­za ezberdinez inguratutako 25 metroko dorre bat, zubi altxa­garria duen zuloa eta harresiari dagozkion hainbat ilara bai­tauzka.

$alt.getData()

Bere jabeak Rolls-Royce-ari dagokionean zuen grina bereziagatik duela bi hamarkada ekin zion bilduma berezia hartzeko toki ezin hobeari. Hemen bildutako automobil bildu­ma ikusgarria, firma britainiarraren historiari buruzko azterke­ta sakon bat da, zein automobilaren hasierako garaitik gaur egundainokoak diren marka ezberdinetako hainbat piezekin osatzen baita.

Benetako artelanen sintesi hau lan handiko bi hamarkada ingururen zehar lantzen joan da, zeinetan Rolls-Royce-eko eredu guztiekin munduko bilduma bakarra eratzea lortu baita, Bmw marka bavariarrak firma erosi zuen arte. XX. mendeko hamarkada guztiak barne hartzen dira 1899ko Allen Runabout batetik, 1990ko RR Silver Spur bateraino, 1914ko RR Silver Ghost Alpine Eagle, 1956ko Phantom IV hala nola Lamborghini Countach bezalako kirol-izaerako eredu erradikalen batetik pasatuz.

Helbidea eta kontaktua

Bº Concejuelo s/n
48191 Galdames
Url: www.torreloizaga.com
Helbide elektronikoa: info@torreloizaga.com
Tel: 649412001

Ordutegia

Estatuko igande eta jai-egunak 10:00 etatik 15:00 etara
Gainerako egunetan, taldeentzat antolaturiko bisitak.

Prezioa

Orokorra: 7€
Erretiratu eta umeentzako: 4€
12 urtetik beherako umeentzako: sarrera doan