J.Paul Getty Museoa
J. Paul Getty-k gizartea zibilizatzeko eragingarri gisa ikusten zuen artea eta horregatik publikoaren eskuetan jarri nahi zuen hezteko eta gozatzeko.
Museo hau 1953an fundatu zuen. Museo txiki bat zen, bere Malibu-ko arrantxoan ezarri zuena, Grezia eta Erromako zaharkin batzuekin, XVIII. mendeko Frantziako altzari batzuekin eta Europako pinturekin. Mediterraneo inguruko antzinako kulturak miresten baitzituen, erromatarren garaiko estiloan villa bat eraiki zuen. 1982an Getty-ren ondasunak patronatuaren eskuetan geratu zirenean, arte bisualei leku gehiago eskaintzea eta programa berriak lantzea erabaki zuen honek. Getty Center deiturikoaren plangintza 1980ko hamarkadaren erdialdera hasi zen, Los Angeles aldean lurrak erosiz. 1997an ireki zen erakustoki berria.