Pariseko Louvre Museoa
Erdi Aroko gaztelu, Frantziako errege-erreginen jauregi, eta azken berrehun urtetan museoa izan den eraikinak 800 urteko historia du. Museo gisa 1793an sortu zen.
Zazpi sailetan antolatuta dago eta antzinako zibilizazioetako piezetatik hasi eta XIX. mendeko lehen erdira bitarteko lanak dauzka. Era askotako pieza aipagarriak ditu: Ekialdeko zaharkinak, Islam-eko artea, zaharkin egiptoarrak, greziarrak, etruriarrak eta erromatarrak, eskulturak, apaindura-arteko piezak, pinturak, arte grafikoak, Afrika, Asia eta Ozeaniako zibilizazioetako piezak, etab.