XX. mendeko arkitektura

Mendebaldeko zenbait hiritan, XX. mendeko eraikuntza bereizgarrienek modernismoaren ekarpenetan eta XIX. mendearen amaierako abangoardietan dute jatorria. Aitzitik, XX. mendeko mugimendurik garrantzitsuenak Nazioarteko Estiloaren korronte arrazionalista eta funtzionalistekin daude lotuta, baita Frank Lloyd Wright, Le Corbusier eta beste hamaika arkitekto bikainen intuizioarekin ere.

Mendearen lehen hamarkadetako abangoardiak

Abangoardiako mugimenduen artean hainbat korronte bereizi ziren, baina guztiak ere esperimentatzeko gogoak bateratzen zituen:

  • Arkitektura futuristak makinismoari eta hiri idealen proiekzioari eman zien garrantzia, forma aerodinamiko ugarirekin hornituta. Antonio Sant' Elia (1880-1916) italiarra nabarmendu zen arkitektura horretan.
  • Espresionismo arkitektonikoak jariotasun aerodinamikoaren bilaketa eta irmotasun plastikoa bateratu zituen. Korronte honetakoak izan ziren Bruno Taut (1880-1938), Hans Poelzing (1869-1936) eta Eric Mendelsohn (1887-1953), Potsdam-en (Alemania) Einsteinen dorre berezia sortu zuena.
  • Neoplastizismo holandarra eta konstruktibismo errusiarra margolaritzan garatu ziren batez ere. Bi teoria horiek forma geometrikoen zurruntasunean oinarritutako ildo arkitektonikoak finkatu zituzten.

Frank Lloyd Wrighten organizismoa

Frank Lloyd Wright (1867-1959) estatubatuarra Louis Sullivanen ikasle izan zen. Hark irakatsietatik abiatuta lengoaia organizista garatu zuen, intuizioan eta sormenerako askatasunean oinarritutakoa. Organizismoa eta arrazionalismoa parez pare daude. Organizismoak aldez aurretik pentsatutako plan ideal baten arabera antolatzen ditu sortze lan arkitektonikoak. Arkitekto estatubatuarrak hiri inguruko familia bakarreko etxebizitza eredu zehatza sortu zuen. Modulu angeluzuzenetan oinarritu zuen bere lana, bete-betean naturan lekukotzen zena. Eraikuntza mota horren baitan Ur-jauziaren gaineko etxea nabarmentzen da. Lloyd Wrighten intuizioaren berri ematen duten eraikuntzen artean daude Larkingo bulegoak, Buffalon, New Yorkeko Guggenheim Museoa eta Unity eliza, Oak Parken.

Material berrien erabilera eta arkitektura arazoak ebazteko originaltasuna dira Nazioarteko Estilora bidean dagoen eboluzio lerroaren oinarria.

Guggenheim Museoa

Frank Lloyd Wright, Guggenheim Museoaren barnealdea, 1943, (New York).

Arkitektura arrazionalista

Organizistengan intuizioa da nagusi. Hori kontrajarrita dago zehaztasunez aztertutako planetan oinarritzen den arrazionalisten eredu deduktiboarekin.

Arrazionalismo arkitektonikoaren aitzindarien artean Auguste Perret frantsesa eta Adolf Loos austriarra nabarmendu ziren. Perretek Franklin kalean eraiki zuen etxebizitza inspirazio iturri izan zen beste sortzaile batzuentzat eremu txikietako eraikuntza arazoei irtenbideak aurkitzeko orduan. Loosen eraikuntzek forma kubikoen nagusitasuna eta dekorazio eza dute ezaugarri.

Hala eta guztiz ere, ondokoa izan zen arkitektura arrazionalista zabaldu zuen gune nagusia:

  • Bauhaus: Weimarko Arteen eta Ofizioen Eskolatik abiatuta eratutako erakundea da, Henri van de Veldek (1863-1957) sortua. Walter Gropiusek (1883-1969) zentroaren izena aldatu zuen eta Dessaura lekualdatu. Hiri horretan garatu zen bertan ari ziren arkitekto eta margolari arrazionalisten aldirik emankorrena. Theo van Deosburg (1889-1954), Wassily Kandinsky (1866-1944) eta Paul Klee (1879-1969) artistekin batera, Hannes Meyer (1889-1954) eta Ludwig Mies van der Rohe (1886-1957) arkitektoek euren sortze lanak proiektatu zituzten Bauhausen. Ludwig Mies van der Rohe arkitektoak eragin nabarmena izan zuen ondorengo arkitektoen belaunaldietan.

Mende horretako beste arkitekto handi batek ere arrazionalismoaren printzipioekin bat etorriz sortu zuen bere lana. Charles-Edouard Jeanneret suitzarrak, Le Corbusier (1886-1965) izenaz ezagunak, hain zuzen. Bere liburuen bitartez ideia arrazionalistak bultzatu zituen. Hiri proiektu (Hiri Distiratsua) eta eraikuntza proiektu zabalei (Marseillako Gela Unitatea) heltzea atsegin zitzaion.

Ronchampeko Gure Damaren kapera

Le Corbusier, Ronchampeko Gure Damaren kapera, (Frantzia).

Mendearen bigarren erdiko arkitektura korronteak

Ondoko hauek dira XX. mendeko arkitekturaren estilo esanguratsuenak:

  • Integrazionismoa: abangoardiako joerak tradiziozko elementuekin uztartzea sustatzen du. Ildo horretan, Alvar Aalto (1898-1976) finlandiarraren lana nabarmendu zen, ezaugarri organizistak eta Eskandinaviako tradiziozko eraikuntzatik ateratako zenbait ezaugarri biltzen zituena.
  • Brutalismoa: arrazionalismoaren proposamen erradikalenak biltzen ditu, ikuslearen begi bistan dauden materialekin. Chandigarh Indiako hiriaren proiektua da estilo honen erakusgarri.
  • Postmodernismoa: 60ko hamarkadatik aurrera sortu zen. Heterodoxia eta arkitektura modernoan ezarritako postulatuak apurtzea bultzatu zuen. Korronte honetan Robert Venturi (1935ean jaioa) estatubatuarraren lana nabarmendu zen.
  • Brutalismo berria: britainiarra eta japoniarra da oinarrian, Le Corbusierrek sortutako estiloaren eboluzioa izan zen. Kenzo Tange (1913an jaioa) eta beste hainbat artista aipagarri biltzen dira estilo honen baitan.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

< * Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana