Inpresionismoa eta postinpresionismoa

XIX. mendeko azken herenean inpresionismoa sortu zen, Frantzian batik bat. Mugimendu hark korronte eta aldaketa ugari batzen zituen eta sekulako iraultza eragin zuen natura aztertu eta berau objektu artistiko bihurtzerakoan.

Pintura inpresionistaren ezaugarriak

Askotan nahastu eta nahasi egiten diren korronte multzo bat biltzen du arte inpresionistak. Horrek estilo honen barnean inpresionismoaren ezaugarririk ia bete ez zuten pintoreak sailkatzea eragin zuen. Lehenengo eta behin, inpresionista deitu zitzaien 1874 eta 1886 artean, Areto Ofizialaren alternatiba bezala, egin ziren erakusketetan euren lanak aurkeztu zituzten artistei. Areto Ofizialean erakundeen onarpena zuen artea bakarrik zegoen ikusgai.

  • Premisak: argiaren efektuaren aldaketak eragiten duen ondorioa biltzea zen bere helburu nagusia. Bizkor lan egiteko aukera ematen zuten teknikak erabili beharra eragin zuen horrek, argitasun une hori mihisean islatuta gera zedin.
  • Gaiak: natura eta eguneroko bizitzaren egoerak ziren gai nagusiak. Horiek adierazteko, batzuetan adierazitako errealitatearen zati batzuk bakantzen zituzten, bere ezaugarri plastikoak bakarrik azpimarratzeko asmoz.

Arte garaikidearen historian, inpresionismoa, margolanen edukia edo gaiak modernizatu beharrean, arreta osoa formaren bilakaeran jarri zuen lehenengo arte mugimendua izan zen. Horregatik esan ohi da inpresionismoa dela abangoardiako korronte guztien jatorria. Horrez gain, aipatu beharrekoa da pintura inpresionistak korronte errealista eta naturalisten bilakaeraren amaiera eragin zuela.

Argenteuil  

Edouard Manet, Argenteuil, 1874 (Arte Ederretako Museoa, Tournai).

Margolari inpresionisten sailkapena

Egin diren arte inpresionistaren antolaketen erregulartasun eskasa dela-eta, komenigarria da aurretik sailkapen bat egitea. Hiru talde nabarmendu behar dira sailkapenean:

  • Inpresionista puruak: beraien lan guztietan estilo berdina mantendu zutenek osatzen dute talde hau. Ondorengo hauen lana azpimarratu behar da: Claude Monet (1840-1926), Camille Pisarro (1830-1906) eta Alfred Sisley (1839-1899).
  • Lehenengo belaunaldia: 1830eko hamarkada inguruan jaio ziren eta momenturen batean arau inpresionistak bete zituzten artistak biltzen ditu talde honek. Ondorengo hauek dira talde honetako artistarik aipagarrienak: Edouard Manet (1832-1883), Edgar Degas (1834- 1917), Pierre Auguste Renoir (1841-1919), Paul Cézanne (1839-1906) eta Jean-Frédéric Bazille (1841-1870).
  • Bigarren belaunaldia: 1850eko hamarkada inguruan jaio ziren artistek osatzen dute. Postulatu postinpresionistak defendatzen zituztenak edo inpresionismoaren aurkako agerraldiak zirenak biltzen ditu talde honek. Honako hauek nabarmendu behar dira: Paul Gaugin (1848-1903), Vincent van Gogh 1853-1890), Georges Seurat (1859-1890), Paul Signac (1863-1925) eta Henri de Toulouse-Lautrec (1864-1901).
Operaren Etorbidea  

Camille Pisarro, Operaren Etorbidea, 1872 (Arte Ederretako Museoa, Reims).

Sinbolismoa

1880. hamarkadatik aurrera, artearen munduan, naturalismo inpresionismo bikotearen aurkako erreakzio bat agertu zen. Erreakzio horretan sinbolistak nagusitu ziren, zeintzuek espiritualtasunaren berreskuratzea eta edukin mistiko eta irrazionalen oroipenetara itzultzea aldarrikatzen zuten, eta bestetik, inpresionistak defendatu zuten argia eta plasikaren goraipenaren kontrako jarrera baten alde agertu ziren.

Sinbolismo piktorikoaren alorrean, eboluzio estilistiko desberdinetik etortzen diren zenbait artista azpimarratu behar da. Hauek, beren produkzioaren aldiren batean, korronte honen premisa estetikoetan sakondu zuten.

  • Gustave Moreauk (1826-1898) baliabide kromatikoen erabilpenean oinarritu zuen bere estiloa.
  • Odilon Redon (1840-1926). Sortze misteriotsua garatu zuen, marrazkietan eta grabatuetan oinarritutakoa.
  • Gustav Klimtek (1862-1918) modu sinbolistan agertu zuen bere bilakaeraren jatorria. Bilakaera horrek postulatu modernista eta espresionistetara bideratu zuen.
  • Edvard Munch (1863-1944). Sinbolismotik abiatu bazen ere, espresionisten aurrekari argienetariko bat bihurtu zen hau ere.
  • James Ensorrek (1860-1949) izaera irudikorra zuen lana egin zuen. Ironiaz beteta zeuden bere margolanak eta XX. mendeko pinturaren bilakaeraren bideak ematen zituen aditzera.
Salome Herodesen aurrean dantzan  

Gustave Moreau, Salome Herodesen aurrean dantzan (Bilduma pribatua, New York).

Inpresionimo aurkako erreakzio

Sinbolismoarekin batera, inpresionismoaren aurkakoak ziren beste joera batzuk ere garatu ziren. Garai hartako maisu bikain batzuek korronte horietan parte hartu zuten, eta paradoxa dirudien arren, estilo inpresionistaren barnean sailkatu izan ohi dituzte artista hauek:

  • Paul Gauguin (1848-1903) izan zen plastikaren ikusmolde oso pertsonala sortu zuen artistetariko bat. Martinikara eta Tahitira egin zituen bidaiek oso ondorio exotikoak izan zituzten bere artean.
  • Vincent van Goghek (1853-1890) artea argiaren bilaketa etsia balitz bezala ulertu zuen. Bizitza latza izan zuen eta bere buruaz beste egitera eraman zuen horrek.
  • Henri de Toulouse Lautrec (1864-1901). Hiriko espresionismoaren forma bereziaren ordezkari nagusia bihurtu zen; adierazpen modu horren gai nagusia Pariseko gaueko bizitza izan ohi zen.

Inpresionismoaren ondorengo bilakaeraren aldaera osagarrietariko batzuk honako hauek izan ziren: neoinpresionismoa eta puntillismoa. Bi korronte horietan nabarmendu beharreko artistak Georges Seurat (1859-1890) eta Paul Signac (1863-1925) izan ziren. Horrez gain, ezin ahaz daiteke Nabisen taldea; hitz horrek hebreeran "profeta" esan nahi du. Talde hau XIX. mendearen azken abangoardian sortu zen eta bere ezaugarri nagusia gai exotiko eta ekialdekoak gustukoak izatea zen, eta ondorengo hauek izan ziren ordezkari nagusiak: Paul Sérusier (1863-1927), taldea inspiratzaile nagusiarekin, Gauguinekin lotu zuena; Maurice Denis (1870-1943); Pierre Bonnard (1867-1947); eta Edouard Vuillard (1868-1940).

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana