12 tutuko iturria
FITXA
Nombre: 12 tutuko iturria
Localidad: Leintz Gatzaga
Dirección: San Inazio, z/g
Barrio: Hiribildua
Comarca: Debagoiena
Provincia: Gipuzkoa
Tipología General: Iturria
Siglo: XVIII
hiribildua.Época: Aro Modernoa
Estilo: Barrokoa
Conservación: Egokia
Titularidad: Udala
Uso Original: Iturria
Fecha Construcción: 1725
Uso Actual: Iturria
Otros Nombre: "As de copas" iturria
Autor: Martin Imaz
1573. urtean, Felipe II.ak baimena eman zion kontzejuari urak hiribilduraino ekartzeak sortu zituen gastuei aurre egin ziezaion. Ordutik aurrera, hainbat lan egin zituzten helburu hori lortzeko, baina ez dago haien berririk. Leintz Gatzagako hirigune historikoan dagoen iturri honen berri, ordea, aski ongi jaso zuten. Martin Imazek egina da, 1725ean. Iturri publikoa da, harri zizelkatuarekin egina; hamabi txorrota ditu, eta aska handi bat. Txorrotak bi mailatan jarriak daude, lau behean eta zortzi goian. Gorengo aldean, erremate modura, burdinazko gurutze xume bat dauka.
XVIII. mendean egina izan arren, barroko garaian nagusitu ziren apaindurak ditu (beste garai batekoak, nolabait esateko). Eta, hain zuzen, apaindura horiek egiten dute berezi iturri hau (kerubin buruekin apaindua dago nagusiki).