Volver a la página índice

Mondarrain

FITXA

Udalerria: Itsasu

Herrialdea: Lapurdi

Zailtasuna

Aztarnak

Kokapena eta Egitekoak

Gazteluaren kokalekuari dagokionez, ¿¿Anglaterrako mugan¿ zegoela dio Nafarroako 1374ko agiri batek. Lapurdiko hego-ekialdean, esango genuke gaur egun, Nafarroa Beherearen, Nafarroa Garaiaren eta Lapurdiren arteko mugetatik hurbil baita, Arranomendiko harkaitzetan, hain zuzen. Arranomendi izenez baino Mondarrain izenez ezagunagoa da gaur egun.

Gauza gutxi dakigu gaztelu honi buruz, eta dakizkigunak ere oso denbora laburrekoak, 150 urteko kontuak, alegia. Muga zaintzea zen bere egiteko nagusia, oso bertan baitzuen Nafarroako Erresumaren iparraldeko muga. Bestela dio baina gazteluari buruzko lehenengo aipamenak (1249). Lapurdi hegoaldeko eta ekialdeko erasoetatik babestea omen zen, aipamen horren arabera, gazteluak zuen egiteko nagusia.

Bi mundu nahikoa ezberdinak ikusten dira han goitik: Lapurdiko itsas aldeko lautada eta muinoak, alde batera, eta Pirinioen hasierako mendiak, hegoaldera eta ekialdera.

Mondarrain

Mendiko gainaldearen ikuspegi orokorra, hegoaldetik iparraldera begiraturik. (2001)

Historia

Mondarrain izenez ezagutzen dugu gaur, baina besterik ere izan du bere historia laburrean. Monferrant izenez idatzirik agertzen da Nafarroako Erdi Aroko agirietan, eta behin baino gehiagotan, gainera. ¿Castrum de Monte Ferrandi¿ esaten zioten ingelesek ere; hala idatzirik agertzen da bederen lehenengo aipamenean; 1249ko agiri batean.

Gaztelua erromatarren garaikoa dela idatzi izan da hiztegi batzuetan, garai hartako urrezko domina bat agertu zelako. 1795eko uztailean lapur batzuek Itsasuko apaizaren etxetik ostutako domina hura bera izan daiteke.

Zernahi dela ere, Ingalaterraren eta Nafarroaren arteko 1237-1247ko gerraren ondoren agertu zen Gazteluari buruzko lehen aipamena. Bake ituna egiterakoan, 1248ko urriaren 29an, erabaki zuten batzuek eta besteek egindako eta jasandako kalteen zerrendak prestatu behar zirela. 1249an bukatu aurkeztu zituzten zerrenda; Leicesterko kondeak, Ingalaterraren alde borrokatu zirenen aldetik. Hala dio zerrenda horretako bigarren erreklamazioak: ¿Kondeak jakinarazten du, halaber, aipatu diren tregua horietako batean, Nafarroako erregeak Monte Ferrandiko gaztelua hartu zuela, zeina Ingalaterrako erregeren jabetzako baita, eta Nafarroako erregeak daukala oraindik.¿

Horrela dio Mondarraingo gazteluari buruzko lehenengo aipamenak, baina Nafarroako erregeak gaztelua hartu, 1244an hartuko zuen agian. Beharbada ingelesek eraikiko zuten, muga zaintzeko, baina lehenagokoa ere izan daiteke, zeren 1152an lotu baitzitzaion Akitaniako dukerria Ingalaterrako koroari, baina hori baino lehenago baitziren Lapurdiko bizkonterria eta inguruan gertatu ziren aldaketak.

Jabetzak jabetza, ez dirudi gaztelua ingelesei itzuli zietenik, zeren, 1259koa da Nafarroako Agiritegi Nagusiko Comptos ataleko lehenengo erregistroa, eta urte hartan Arnalt Garzia Hegoburu, Goaburu jatorrizkoan, baitzen Montfferrant gazteluan arduradun; eta berak jarraitu zuen 1266. urtera arte. Gero, Ienego Lizarazuk hartu zuen kargua, urte horren bigarren erdialdera, dirudienez.

1266ko ordainketa paper batzuen arabera, 37 sos eta 6 diru pagatu behar izan zuten, alde batetik, Amaiurko eta Mont Ferrant-eko gazteluetan arotz bat 33 egunez lanean edukitzea, eta 10 sos eta 3 diru, bestetik, bi gaztelu horietarako azkonak erostea. 1276an eta hurrengo urteetan, Fortun Iñiguez Uriz izan zen Mondarrainen gazteluzain, baita Aizitan eta Garañon ere.

1280an, gazteluaren barruan ziren etxeak konpondu zituzten, eta Roger Pierras Donibane Garazin baile eta gazteluzain zenak 105 sos ordaindu zituen konponketa lanak. 1293an, berriz, Arnalt Garzia, Larreako jauna, zegoen gazteluzain, eta Jimeno Gartzeiz, Baigorriko bizkondea, egon zen hurrena; nobleak biak. Jimeno Gartzeizek Martin Nas eduki izan zuen ordezko gisa.

XIV. mendearen hasieran, 12 libera eta 60 kaiza gari zen Mondarraingo gazteluzainaren soldata; soldata ona zen, batez bestekoa baino hobea, behintzat. Gutxiagorekin konformatu behar izan zuten mendearen erdialdeko soldata murrizketen ondoren; 8 libera eta 40 kaiza garirekin hain zuen.

1309tik 1332ra bitartean, Migel Gascon izeneko bat egon zen arma sarjentu (edo servientes armorum) eta gazteluzain, baina kargu horiei zegozkien soldatak bateragarriak ez zirenez, bata bestearekin moldatzen ibiltzen zitzaizkion. Erregeren zerbitzari horiek ez ziren ugari, eta polizia lanetan ibili behar izaten zuten gehienetan.

1327ko azaroaren 5ean, erregeren lan-maisua eta bi arotz izan ziren Mondarrainen, gazteluak konponketa beharrik bazuen ikusten. Amaiurko gaztelutik zetozen, eta Mondarraindik Rokafort, Rokabruna eta Donibane Garazikoa ikuskatzera joan ziren. Eskualdez Zangozako merinaldeari zegokion Mondarraingo gaztelua, Ipar Euskal Herriko beste lur eta gazteluak bezala. Donibane Garaziko gazteluzainak eskumen bereziak zituen, ia meino edo ibar-jaun balitz bezala jokatzen baitzuen.

1332tik 1371ra bitartean, Lizarazu leinukoak izan ziren Mondarrainen gazteluzain; lau behintzat azaltzen dira agirietan. 1361etik 1363ra bitartean, Lizarazu izenekoak ez diren beste bi ere agertzen dira, hala ere, Mondarrainen gazteluzain: Lope Iturbide eta Pedro Migel, Iturbideko jauna, hain zuzen.

Ez zituzten 1327an konponketa guztiak behar bezala egin izango, zeren 1357an berriz ere lanean aritu baitziren gazteluan; eta 65 libera ordaindu behar izan zituzten lanak. Baina oraingoan gazteluzaina bera ibili zen kontratista gisa, jarritako prezioan inguruetako inork egin nahi ez zituelako. Besteak beste, jauregia esaten ziotena berritu behar izan zuten, zureria usteldua zegoenez, ez baitzen han leku lehorrik euria egiten zuenenerako.

1364an, berriz, Karlos II.ak (1349-1387) berak eman zuen Ipar Euskal Herriko lau errege gaztelutara (Donibane Garazi, Rokabruna, Rokafort eta Mondarrain) eta Baztango Amaiurkora konponketak egitera langileak bidaltzeko agindua. Agirien arabera, azkeneko konponketa lanak Martin Garzia Lizarazu gazteluzain zela egin zituzten Mondarraingo gazteluan, 1374an; eta 17 libera, 3 sos eta 4 diruko gastua izan zuten.

XIV. mendearen bigarren erdian beste bi jaun ere agertzen dira Mondarrainen gazteluzain: Martin Martinez Elbeteako Jaurola edo Jarola dorretxekoa eta Ienego Sanchez Etxaidekoa. Eta azkenekoa -ordainketa zerrendetan ez da besterik agertzen behintzat- Baztango ezkutari bat izan zen, Martin Garzia Egozkue (1396tik aurrera).

Karlos III.a erregetzara iritsi zenez geroztik (1387-1425), gero eta zer egin gutxiago izan zuten gazteluek, lehen zituztenak alde batera utzi behar izan zituzten bederen. Errege bakezalea zen eta nahiago zituen jauregiak. XIV. mendearen bukaeran, gainera, itxiarazi ere egin gaztelu batzuk. Zangozako meinoaren edo ibar-jaunaren 1400eko gastuen artean ohar bat agertzen da Mondarraingo gazteluari buruz: ¿Erregeak agindu du inolako soldatarik ez ordaintzeko.¿ Baina gero, Gaskoinian zer gorabehera zerabiltzaten ikusirik, atzera egin zuen, eta hainbat gaztelu eta hiri-harresi konpontzeko agindua eman zuen 1413an, Mondarraingoa barne. Dena dela, harrez geroko agerietan ez da gazteluzainen soldatarik edo gaztelu konponketarik agertzen.

XVI. mendetik aurrera beste zer egin batzuk izan zituen Mondarrainek, guda estrategiari dagokionez behintzat, muga berri batetik hurbil geratu baitzen. 1636ko erasoari aurre egiteko, 200 gerrari banatu zituen Guyanako gobernadoreak Ainhoan eta Mondarraingo inguruetan.

1813ko azaroan, gerrari talde bat gogortu zen 3 kanoirekin, Mondarraingo gaztelu hondakinetan, Wellington jeneralari eusteko asmoz. Saran eta Urruñan defentsa lerroa gainditurik, aurrera jo zuen arerioak. Bien bitartean, Kanbora jaisteko agindua jaso zuten Mondarrainen zeudenek. 2 kanoi txikienak eraman zituzten berekin eta bertan utzi zuten handiena. Inguruko batzuek zatitu eta saldu egin omen zuten gero.

Beste hainbat ipuin eta kondaira ere badira Arranomendiren inguruko lekuetan oinarrituak, baina Mondarraingo gazteluak eta hondakinek ere izan dute zer ikusirik, hango zuloak eta eskailerek bereziki, berriak asmatzeko orduan. Joxe Migel Barandiaranek ere baditu batzuk bilduak eta argitaratuak. Bada, horietako batek dioenez, bide ezkutu bat Mondarraingo gaztelutik Ezpeletako etxe batera; Eiheraxarre eta Ezpeletako gaztelua izan omen daiteke etxea. Gaztelu inguruan den leize edo zulo batean laminak bizi omen dira, beste ipuin batek dioenez. Errolanen harria deritzatena Errolanek bota zuela Arranomenditik behera, Ezpeleta suntsitzeko asmoz, baina bekorotzen irristatu zela eta ez zela beheraino iritsi, dio beste batek.

Mondarrain

Gainaldeko haitza eta harresi sendo baten aztarna (dorrea?). (2001)

Egitura eta aztarnak

Cesar Duvoisin abadeak, euskal idazlearen anaiak hala dio Cambo et ses Alentours bere liburua (1852an argitaratua): ¿Barrutia ez da zabalegia, eta horren erdian lurpeko eremuetara zeraman eskailera baten aztarnak nabari daitezke. Bertan gordetzen ziren gerrarako munizioak, bai eta jatekoak ere.¿ Gaztelu barruko esparrua ez zen oso zabala, Duvoisinek dioenez. Esparruaren erdian eskailera baten aztarnak nabari omen ziren, munizioa gordetzeko sotorako eskailerarenak-edo. Izan zitekeen sotoa eskailera barrenean zegoena, baina ur biltegia ere bai, beharbada. Harresiek 1,60 metroko lodiera zutela dio, bestalde.

Mendiaren gainalde osoa hartzen dute gazteluaren aztarnek, eta harkaitz puskaz inguraturik dago gailurra. Koru bat osatu nahiz bildu zirela dirudi.

Trapezio moduko bat eratzen zuen harresiak. Hiru alde zituen luzera bertsukoak: 20 metro, gutxi gorabehera. Besteak hirurak baino luzeagoa eta okerragoa zen laugarrena, ipar-mendebaldera begira zuena: 22¿5 metro. Eta ez zen puska batez egina ere, mendebaldekoa irtenagoa baitzuen. Bi dorre ere bazituen, dirudienez, iparraldeko izkinan bat eta hegoaldeko izkinan bestea, eta oinplano biribilekoak biak.

Mendebaldeko izkinatik hurbil izango zuen sarrera, ageri denez, harkaitza baita han, dorre nagusiaren berma lekua, beharbada; eta 2¿10 metroko garaiera duen hormatal handi bat hari erantsita.

Ipar-ekialdean, justu harresiaren barruko aldean, sakonune bat dago, harkaitza landuz egina. Beharbada, hor izango zen ur biltegia. Ur biltegia bazen, beste gaztelu askotan bezala, ondoko harresi aldea aprobetxatu zuten. Hori izan daiteke, bestalde, Duvoisinek bere liburuan aipatzen duen sotoa.

Inguruko harresiak zenbateko lodiera zuen ez dago jakiterik, galduak baititu lodiera azalak. Dena den, lodiera ezberdina izango zuen horma alde bakoitzean: 0¿80 metrotik eta 1¿80 metrora bitartekoa, seguru asko. Dena dela, 1¿40 metro altuko atal bat bada oraindik hego-ekialdean. Badirudi hegoaldeko maldan beste harresi lerro edo harresi atalen bat ere bazela.

Mondarrain

Hego-ekialdeko harresia eta sakonunea (ur biltegia?). (2001)

Iristeko

D-249 Ezpeleta ¿ Itsasu errepidetik joanez gero, Ezpeletatik 2¿5 kilometrora eskuineko bidea hartu behar da. Legarre izeneko auzune bat dago eskuinera hartu eta bi kilometrora. Legarren autoa utzita joan daiteke, nahi izanez gero, Ezkondrai mendiaren ekialdeko maldan gora. Ordubete inguruko bidea da gaztelua zen lekuraino iristeko. Legarren errepideari jarraituta ere joan daiteke, beste bizpahiru bide baitaude.

Mondarrain

Gaztelu honekin zerikusia duten beste gai batzuk