Ordizia
FITXA
Nombre: Ordizia
Localidad: Ordizia
Comarca: Goierri
Provincia: Gipuzkoa
Tipología General: Erdi Aroko gune historikoa
hiribildua.Época: Erdi Aroa
Oria ibaiaren haranean dago Ordizia. Garai batean, Gasteiztik Lapurdirako bidea igarotzen zen handik (Seguran eta Tolosan barrena igarotzen zen). Alfontso X.a Jakintsuak sortu zuen ,1268an, eta Villafranca izena eman zioten. Gaztelako errege-erreginek astero merkatua egiteko pribilegioa eman zioten, eta ohitura horrek gaur arte iraun du. Merkatu horrek garrantzi handia eduki zuen, hain handia, ezen hirigunearen egitura aldatzera behartu baitzituen: zabaldu egin zuten, eta Plaza Nagusia sortu (hantxe egiten da, hain zuzen, merkatua).
Suteek, gerrek eta biztanleriaren bilakaerak aldaketa handiak ekarri dituzte Ordiziara, baina eutsi egin dio Erdi Aroko tipologiari. Hiribilduaren egitura irregularra da, arrautza baten formakoa. Harresiz inguratua zegoen hasiera hartan, eta Kale Nagusia zuen ardatza nagusi hiribilduan barrena ibiltzeko (Gaztelatik Pausuraino zihoan errege bideak Kale Nagusi horrekin bat egiten zuen). Kale Nagusiaren erdialdean, Legazpi eta Goitia kalea gurutzatzen dira, eta bi horietatik igarotzen ziren, hurrenez hurrez, Azpeitirako eta Nafarroarako bideak. Azkenik, Santa Maria eta Elkano-Goenkale kaleak sortu zituzten Kale Nagusia inguratu eta biltzeko.
Harresiak lau ate zituen guztira: Frantziako edo Iparrekoa, Gaztelakoa edo Hegokoa, Garagartzakoa eta Erretengoa edo Bakardadekoa. Hirigunearen barruan, Kale Nagusiaren, Goenkaleren eta Elkanoren artean, Plaza Nagusia dago, eremu ireki handia, eta haren aurrean, udaletxea. Barrena jauregiaren aurrean lorategiak daude, eta eremu publiko ederra da hori ere.
Erdigune historikoan dauden eraikinen egiturak Erdi Arokoen ezaugarriak ditu, aurrealde estua eta hondo sakona. Erdiko aldean bi ilaratan jarriak daude etxe multzoak, eta izkinetan, berriz, ilara bakarrean. Hiribildua sortu zenetik XVI. mende arte, etxerik gehienak egurrez egin zituzten, baina suteen eraginez eta horien beldurrez, harria erabiltzen hasi ziren gero eta gehiago.
XIX. mendean, hiribildua handitu egin zuten, hirigunearen inguruan egin ere, errege bidearen ondoan. Urdaneta kaleak oso ongi islatzen du zer izan ziren hiribildua handitzeko lan haiek.
Nabarmentzeko modukoak dira, besteren artean, Jasokundeko Andre Mariaren eliz parrokia, hiri jauregi barrokoak, udaletxe neoklasikoa, 1925eko Merkatua...