Greziako artea (I)

Greziako artea hasierako soiltasunetik etengabeko hobekuntza teknikorantz bilakatuz joan zen, izan ere, edertasunaren irudikapena zuen helburu. Kontzeptu hori proportzio eta forma harmoniarekin parekatzen zen.

Kronologia

K. a.ko 1150 urtearen inguruan, dorioek Mizenasko kultura akeoa loratu zen Greziako penintsula inbaditu zuten. Beraiek izan ziren Greziako zibilizazioaren benetako sortzaileak. Hala ere, dorioek Mizenasko erlijioarekin harreman estu-estuak izan zituzten.

Testuinguru horretan Greziako artea hiru aldi handitan bereizten duten baldintzak sortu ziren:

  • Aldi arkaikoa aro iluna deritzon amaieratik (K. a.ko XI. mendetik VIII. mendera bitartean) K. a.ko V. mendeko hasiera arte luzatu zen, inbaditzaile pertsiarren aurkako mediar guden urteak (K. a.ko 490-475)
  • Aldi klasikoa mediar gudetatik Peloponesoko gudako amaiera arte (K. a.ko 404) luzatu zen. Guda horretan espartarrek eta atenastarrek borrokatu zuten.
  • Aldi helenistikoa IV. mendean garatu zen Alexandro Handiaren erregealditik aurrera (K. a.ko 336-326).

Arkitektura

Greziako eraikuntzek bere izaera publikoa azaltzen zuten berezko ezaugarri gisa. Jainkoei egiten zitzaien eskaintzara zuzentzen zuten arte jardueraren zati handi bat.

Bi bereizgarri horien arabera, arte agerpen adierazgarrienak, hiritar jardueraren guneetan, akropolietan, eta bereziki Atenaskoan, azter daitezke.

Eitea, dekorazioa eta proportzioak zehazten zituzten arau-multzoen arabera geratzen zen xedatuta eraikuntzen itxura.

Hiru ordena klasikoak

Hiru estilo nagusien antzematea zutabeen oinarrizko formetan oinarritzen da, hau da, kapitela, harroina, fustea, eta abar.

Hiru ordena klasikoak doriarra, joniarra eta korintoarra izan ziren.

  • Doriar ordenan, zaharrena, zutabeek ez zeukaten harroinik, fustea ildaskatua zen eta bere erdialdean lodiagotzen zen (entasia), eta kapitelak moldura mehe bat (koilarea), gune konbexua (ekinoa) eta lau angeluko prisma (abakoa) zeuzkan. Arkitrabea leuna zen eta friso bati eusten zion, eskuarki triglifo eta metopen bidez apaindua.
  • Joniar ordenan, zutabeak, lerdenagoa, harroin bat zuen euskarri eta ez zen erdialdean lodiagotzen, eta kapitelak arrabez apaindutako ekino bat zeukan. Ekinoaren gainean bolutak eta abako apaindu bat zeuden. Arkitrabea hiru banda horizontalez osaturik zegoen eta zizelkatutako irudien bidezko friso apaindu bati euts ziezaiokeen.
  • Korintoar ordena joniarraren aldaera besterik ez zen, are apainduago. Beren alde bakarra kapitelean soma daiteke, izan ere, akanto-hosto lerro bat edo batzuk agertzen dira.

Greziako tenplua

Tenplua Greziako eraikuntzarik garrantzitsuena izan zen eta bere inguruan arte jarduerarik gehiena garatu zen.

Lehenengo tenpluak K. a.ko VII. mendean eraiki ziren, Greziako estatuagintzaren hasierako formekin batera. Hori horrela izan zen, tenplua jainkoaren etxebizitzatzat jo eta bertan bere irudikapen eskultorikoa kokatzen zelako.

Tenpluaren oinplanoa, ziur aski Mizenasko jauregietako megaronean inspiraturik, jainkoaren irudikapena zeukan ganbera nagusi batez (cella) osatuta zegoen. Pronaosa eta opistodomosa cellaren aurrealdeko eta atzealdeko ganberak ziren. Multzoak zutabe arkupe bat zeukan. Hori tenplu prostiloaren fatxada nagusian zegoen; anfiprostiloan, aurreko eta atzeko aldean; eta tenplu peripteroan, guztiz inguratzen zuen eraikina. Teilatua, gehienetan, bi isurikoa zen eta multzoa crepidoma edo estereobatoa izeneko hiru mailako basamentu baten gainean altxatzen zen. Estilobatoak goreneko maila hartzen zuen eta zutabeen pisuari eusten zion zuzenean.

Atenasko Akropolia

Atenasko Akropoliaren gaurko ikuspegia.

Antzinako Greziako tenplu nagusiak

Tenplurik garrantzitsuenen artean Paestum eta Taorminakoak aipagarriak dira Italiako hegoaldean. Atenasko Akropolian sorburuzko Partenoi bat izan omen zen (adituak ez datoz bat kokalekuari buruz) eta, geroago, behin betiko Partenoia (K. a. ko V. mendea), Fidiasek bultzatua, tenpluko erliebeen eskultore nagusia, hain zuzen ere.

Era berean, ondoko hauek nabarmentzen dira: Atenea Nikekoa, dotoreziaren eredu nagusia, eta Erekteioia, hegoaldeko bere tribunako kariatideei esker ospetsu-ospetsua.

Hala ere, Greziako tenplurik unibertsalena, Partenoia da, Ictinosek eta Calicratesek diseinatua (K. a.ko V. mendea). Atenea Partenosen hamabi metro luzeko estatua ikusgarriaren bizilekua izateagatik, ohi baino proportzio handiagoak dauzka. Estatua hori boliz eta urrez eginda zegoen eta guda-janzkera zuen. Eskulturen apaindura oparo eta joriengatik, eta metopa eta frisoetan egindako bere erliebeei esker, gehienak galduak, gailentzen zen eraikina.

Poseidonen tenplua

Poseidonen tenplua, Paestumen, Italia (K. a. ko V-IV. mendeak)

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

< * Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana