Itzuli orri osora

12 tutuko iturria

FITXA

Izena: 12 tutuko iturria

Herria: Leintz Gatzaga

Helbidea: San Inazio, z/g

Auzotegi: Hiribildua

Eskualde: Debagoiena

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Iturria

Mendea: XVIII

hiribildua.Época: Aro Modernoa

Estiloa: Barrokoa

Kontsebazioa: Egokia

Jabetasun: Udala

Jatorrizko Erabilketa: Iturria

Eraikintza Data: 1725

Gaur Egungo Erabilketa: Iturria

Beste Izenak: "As de copas" iturria

Autorea: Martin Imaz

Deskripzioa eta oharrak:

1573. urtean, Felipe II.ak baimena eman zion kontzejuari urak hiribilduraino ekartzeak sortu zituen gastuei aurre egin ziezaion. Ordutik aurrera, hainbat lan egin zituzten helburu hori lortzeko, baina ez dago haien berririk. Leintz Gatzagako hirigune historikoan dagoen iturri honen berri, ordea, aski ongi jaso zuten. Martin Imazek egina da, 1725ean. Iturri publikoa da, harri zizelkatuarekin egina; hamabi txorrota ditu, eta aska handi bat. Txorrotak bi mailatan jarriak daude, lau behean eta zortzi goian. Gorengo aldean, erremate modura, burdinazko gurutze xume bat dauka.

XVIII. mendean egina izan arren, barroko garaian nagusitu ziren apaindurak ditu (beste garai batekoak, nolabait esateko). Eta, hain zuzen, apaindura horiek egiten dute berezi iturri hau (kerubin buruekin apaindua dago nagusiki).

12 tutuko iturria
12 tutuko iturria
12 tutuko iturria
12 tutuko iturria