Red-ox erreakzioak: elektrokimika eta elektrolisia

Korronte elektrikoaren eta oxidazio-erredukzio erreakzioen artean lotura sendoa dago. Hala, modu horretako erreakzio bidez korronte elektrikoa eskura daiteke (hori gertatzen da pila voltaikoekin, esate baterako), edo alderantzizko prozesua; hau da, korronte elektriko bidezko oxidazio-erredukzio erreakzioak. Bi fenomeno horien arteko lotura ikertzen duen kimikaren arloari elektrokimika deitzen zaio. Bi gailu mota bereiz ditzakegu: zelula galbanikoak eta zelula elektrolitikoak.

Zelula galbanikoak

Gailu mota horietatik energia elektrikoa lor daiteke erreakzio red-oxak erabiliz.

Gailurik soilena Daniell pila da. Pila mota hori bi elementuk osatzen dutela esan dezakegu: zinkezko barra bat du (elektrodoa) zink sulfatozko disoluzio akuoso batean partzialki sartuta. Bestalde, kobrezko barra bat (elektrodoa) du kobre sulfato disoluzio (II) batean partzialki sartuta. Bi disoluzioak ontzi ezberdinetan daude nahastu ez daitezen eta mintz porotsu batek bereizten ditu.

Zinka kobrea baino erreduktoreagoa da, eta hortik lor daitekeen elektrodoa honako hau izango da:

Zn ® Zn2+ + 2e-

Zink ioiak ur disoluziora igarotzen dira eta bi elektroiak elektrodoan geratzen. Hala, elektrodoa negatiboki kargatuta geratzen da.

Kobre elektrodoan erredukzio erreakzio bat gertatzen da, eta kobre ioi (II) bakoitzak bi elektroi eskuratzen ditu:

Cu2+ + 2e- ® Cu

Zink elektrodoak elektroi gehiegi izan ohi ditu; aldiz, kobre elektrodoak elektroi gutxiegi izan ohi ditu. Bien artean hari metaliko eroale bat jarriz gero, zink elektrodotik kobrezkoraino korronte elektrikoa igaroko da.

Zelula elektrolitikoak

Erreakzio oxidazio-erredukzio bat gertatzen da korronte elektriko bidez gailu horietan. Zelula galbanikoen alderantzizko prozesua da hain justu.

Korronte elektriko batek erreakzio kimiko bat sortzen duen prozesuari elektrolisia deitzen zaio.

Zelula elektrolitikoak metal inertezko bi elektrodo ditu. Elektrodo horiek konposatu ionikozko disoluzio batean (elektrolitoa) partzialki sartuta daude (konposatu ioniko horren elektrolisia egin nahi da kasu horretan).

Elektrolitoan murgilduta dauden elektrodoetariko bat, tentsio zuzeneko iturri baten polo positiboarekin konektatzerakoan, eta beste elektrodoa polo negatiboarekin konektatzerakoan, ioi positiboak polo negatiborantz abiatuko dira eta hor erredukzio erreakzio bat gertatuko da. Elektrodo horri katodo izena ematen zaio. Elektrolitoa NaCl balitz, honako hau litzateke erreakzioa:

Na+ + 1e- ® Na

Elektrodo positiborantz karga negatiboa duten ioiak joan ohi dira (Cl- ioiak, ondorengo adibidean). Hala, oxidazio erreakzio bat gertatzen da eta elektrodo mota horri anodoa deitzen zaio:

2 Cl- ® Cl2 + 2e-

Oxidazio-erredukzio erreakzio ohikoak

Edozein substantzia oxidatzailek substantzia erreduktore batekin erreakzionatzen du. Horregatik, red-ox erreakzioak red-ox balorazioak egiteko ere erabiltzen dira.

Gehien erabiltzen den oxidatzailea permanganato potasikoa da, eta balorazio mota horiei permanganimetria balorazioak deitzen zaie.

Permanganato potasikoa oxidatzaile oso gogorra da eta azidotan dagoenean, ekuazio honen arabera erreduzitzen da:

MnO4 - + 8 H+ + 5e- ® Mn2+ + 4 H2O

Ohikok diren beste red-ox erreakzio batzuk honako hauek dira:

  • Dikromato potasikoarekin egindako balorazioak. Dikromato potasikoa honen arabera erreduzitu egiten da:

    Cr2O72- + 14 H+ + 6e- ® 2 Cr3+ + 7 H2O

  • Automobilen baterietako red-ox erreakzioak: berun metagailuak dira eta erreakzio kimikoak itzulgarriak izateko ezaugarri berezia dute. Hala, prozesua alderantziz eginez gero, hau da, energia elektrikoa emanez, metagailua berriro aktibatzen da (bateria kargatu egiten da berriro).

    Elektrodoak berunezko eta berun dioxidozko plaka multzo bat dira eta pisuzko %38ko kontzentrazioa duen azido sulfurikoan sartuta daude.

    Berunezko elektrodoan (polo negatiboa) gertatzen den erreakzioa honako hau da:

    Pb + SO42- ® PbSO4 + 2e-

    Berun dioxidoa (polo positiboa) duen elektrodoan honako hau izan ohi da:

    2e- + 4H+ + PbO2 + SO42- ® PbSO4 + 2 H2O

    Erabateko erreakzioa ondorengo hau da:

    Pb + PbO2 + 2 H2SO4 ® 2 PbSO4 + 2 H2O

    Berun edo berun dioxido osoa berun sulfato bihurtu denean, bateria deskargatuta dagoela esan dezakegu.

    Korronte elektrikoa lotzen badiogu, erreakzioak alderantzizkatu egiten dira; hau da, kargatu egiten da:

    2 PbSO4 + 2 H2O ® Pb + PbO2 + 2 H2SO4

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana