Itzuli orri osora

Galbanoplastia

Automobil baten bateriaren marrazkia, eskema gisa. Berunezko metagailuak ikus daitezke bertan.

Objektu bat metalezko geruza batekin estaltzean datza, korronte elektriko bat disoluzio batean zehar higitzerakoan. Elektrolisiaren erabilerarik interesgarrienetariko bat da hau.

Konposatu batzuk, zilar nitratoa esate baterako, ioietan disoziatzen dira uretan disolbatzerakoan.

Bi elektrodo zilar nitratozko disoluzio batean sartzen direnean, zilar ioiak katodorantz mugitzen dira; katodoan aurretik zilarrez estali nahi den objektua jartzen da, geruza horrekin estali eta erredukzio erreakzioa gerta dadin.

Ag + + 1e - ® Ag