Itzuli orri osora

Polimero motak

Polimeroak honela sailka daitezke euren kateen konposizioaren arabera:

Homopolimeroak, monomero-mota bakarrak osatzen badituzte. Hori da polietilenoaren kasua.

Kopolimeroak, bi edo monomero ezberdin gehiagok osatzen badituzte. Hori da proteinen kasua.

Polimero baten propietateak aldatu egin daitezke gehigarriak erantsiz. Esate baterako, pneumatikoak, tapizentzako latexa, goma elastikoak edo ezabagoma bezalako artikulu ezberdinak kautxu natural edo sintetikoz eginak daude. Azken produktuaren erabilera bakoitzerako kautxuari propietate espezifiko eta beharrezkoak ematen dizkion elementuak dira gehigarriak.