Informazio gehiago
Konposatu ez-organiko bitarren formulazioa
Elementu bakoitzaren atomo kopurua azpindize bidez adierazi behar dira.
Konposatu bitarrak
Konposatu bitarrak deitzen zaie bi elementu kimiko ezberdinek parte hartzen duten konposatu motei. Konposatu bitarrak adierazteko, lehenengo metala eta gero ez metala jartzen da; aldiz, izendatzeko, alderantziz egiten da.
Hiru nomenklatura metodo daude:
- Nomenklatura tradizionala: elementuen balentzia eta euren atomoak nola lotzen diren jakin behar da honela izendatzeko.
- Nomenklatura sistematikoa (IUPAC): aurrizkiak erabiltzen ditu elementu bakoitzaren atomo kopurua adierazteko eta ez da beharrezkoa balentzia kopurua zein den jakitea.
- Stocken nomenklatura: parentesi artean, zenbaki erromatarretan, metalaren balentzia jarri behar da.
Hidrogenoaren konbinazio bitarrak
Ondorengo konbinazio bitarrak egin daitezke hidrogeno bidez:
- Hidrazidoak deitzen zaie F, Cl, Br, I, S, Se eta Te-rekin egiten diren konbinazioei.
Euren formula orokorra hau da: XnH. Elementuari -uro atzizkia gehitu behar zaio eta jarraian "hidrogeno" hitza jarri behar da izendatzerakoan.
Konposatua | Izen sistematikoa | Disoluzio akuosoa |
HCI | Hidrogeno kloruroa | Azido klorhidrikoa |
HI | Hidrogeno ioduroa | Azido iodhidrikoa |
H2S | Hidrogeno sulfuroa | Azido sulfhidrikoa |
Konposatua | Izen arrunta |
NH3 | Amoniakoa |
PH3 | Fosfina |
CH4 | Metanoa |
Konposatua | Izen sistematikoa | Stock izena |
NaH | Sodio monohidruroa | Sodio hidruroa |
CaH2 | Kaltzio dihidruroa | Kaltzio hidruroa |
CuH | Kobre monohidruroa | Kobre hidruroa (I) |
Oxigenoaren konbinazio bitarrak
Elementu baten eta oxigenoaren arteko konbinazioak dira oxidoak. Aipatutako elementua metal bat bada, bene-benetako oxidoak izango dira. Aldiz, elementu hori ez metala bada, anhidridoa dela esango dugu. Euren formula orokorra honako hau da: X2On.
- Nomenklatura klasikoaren arabera, elementuaren izena eta jarraian oxido hitza erabiltzen dira konbinazio hauek izendatzeko. Elementu horri atzizki bat edo beste gehitu behar zaio parte hartzen duen balentziaren arabera.
Kloroak, esate baterako, lau balentziarekin joka dezake (1, 3, 5, 7), eta horrenbestez, ondorengo anhidridoak sor ditzake:
Cl2O Kloro oxidoa (I)
Cl2O3 Kloro oxidoa (III)
Cl2O5 Kloro oxidoa (V)
Cl2O7 Kloro oxidoa (VII)
Elementu horrek bi balentzia bakarrik baditu, -iko atzizkia gehitu behar zaio balentzia handienarekin jokatzen duenean; eta aldiz, txikienarekin jokatzen duenean -oso.
- IUPAC-en nomenklaturari dagokionez, bestalde, elementuaren izenaren ondoren oxidoa hitza jarri behar da. Elementuak balentzia bat baino gehiago badu, parentesi artean eta, zenbaki erromatarretan, parte hartzen duen oxidazio zenbakia jarri behar da. Kloroaren kasuan honela izan beharko luke:
Cl2O Dikloro oxidoa
Cl2O3 Dikloro trioxidoa
Cl2O5 Dikloro pentoxidoa
Cl2O7 Dikloro heptaoxidoa
Konposatua | Izen sistematikoa | Stock izena |
BaO | Bario monoxidoa | Bario oxidoa |
Al2O3 | Dialuminio trioxidoa | Aluminio oxidoa |
SO2 | Sufre dioxidoa | Óxido de arsénico (IV) |
As2O3 | Diarseniko trioxidoa | Arseniko oxidoa (III) |
Gatz bitarrak
Gatz bitarrak metal baten eta ez metal baten arteko konbinazioa dira. Euren formula orokorra honako hau da: AxBy. Honela izendatzen dira: elementu metalaren izena jartzen da lehenengo eta gero ez metalarena, eta ondoren -uro atzizkia.
Konposatua | Izen sistematikoa | Stock izena |
NaCl | Sodio kloruroa | Sodio kloruroa |
CaF2 | Kaltzio difluoruroa | Kaltzio fluoruroa |
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.
- Atomoa eta mola
- Teorías atómicas
- Taula periodikoa
- Atomoen arteko loturak
- Konposatu ez-organiko bitarren formulazioa
- Konposatu ez organiko hirutarren formulazioa
- Composiciones porcentuales y fórmulas químicas
- Gas idealen legea. Gasen nahasketak
- Disoluzio estandarrak: kontzentrazioa
- Konbinazio kimikoen legeak
- Concepto de mol. Número de Avogadro
- Espektroskopia