Itzuli orri osora

Espektroskopia Astronomian

Transbordadorea

NASAren transbordadore espazialek orbitan jarritako tresnek espektroskopia erabiltzen dute espazioa arakatzeko.

Izarretatik datorren argiaren espektroetan agertzen diren lerroen bidez astronomoek jakin dezakete izarrean zer elementu dauden ez ezik, baita elementu horiek izarrean duten tenperatura eta dentsitatea ere. Espektroetako lerroek eman diezagukete, halaber, izarrean dauden eremu magnetikoen berri ere. Lerroaren zabalerak materiala zer abiaduratan ari den mugitzen adierazten digu. Izarretako haizeen berri jakin dezakegu horrela. Lerroak atzera eta aurrera lekualdatzen badira, horrek esan nahi du balitekeela izarra beste izar baten inguruko orbita batean ibiltzea. Espektrotik atera daitezke gutxi gorabehera izarraren masa eta tamaina. Lerroen intentsitatea handituz eta txikiagotuz baldin badabil izarrean gertatzen ari diren aldaketa fisikoen berri izan dezakegu. Espektroek ematen diguten informazioak izarren inguruko materiala zein den ere adierazten digu. Beraz, esan dezakegu espektroskopia tresna bikaina dela Unibertsoa ikertzeko.