Itzuli orri osora

Gure gorputzean ere baditugu katalizatzaileak

Entzimak katalizatzaile biologikoak dira, gure gorputzaren funtzionamendua orekan mantentzeko behar diren errakzio kimikoak burutzen laguntzen dutenak. Eginkizun honen garrantzia dela eta, diagnostikoan eta sendakuntzan entzimen neurketa eta erregulazioa oso garrantzitsuak dira. Gorputzaren ehun eta isurkin guztietan aurkitzen dira.

Zelulen barneko entzimek erreakzio metabolikoak katalizatzen dituzte, plasmako mintzetako entzimek zelulen barneko katalisia erregulatzen dute, zelulez kanpotik datozen seinaleen erantzun gisa, eta zirkulazio-sistemako entzimek betetzen dute odola gatzatzeko prozesuaren erregulazioa. Bizitzaren prozesu gehienek beharrezkoak dituzte entzimak.

Digestioan, adibidez, janarietan hartzen ditugun gluzidoek izaten duten lehen eraldaketa polimero konplexuak beste polimero sinpleago batzuk bihurtzea da. Hauek disolbagarriak izaten dira eta hesteen paretetan zehar errazago igarotzen dira ehunetaranzko bidean. Azukreen polimero-kate luzeak txikitzeko prozesu hori ahoan hasten da. Listuak azidotasun pixka bat du (pH=6,8) eta gluzidoen digestioari ekiten dion entzima bat dauka, mihiko amilasa deritzona. Honek janariak ahoan eta hestegorrian dauden bitartean soilik egiten du bere lana.

Hidrolisia urdailean eta hesteetan

Urdailera iristen denean aurkitzen duen azidotasun askoz handiagoak geldiarazten du lan hori. Behin janaria urdailera iritsi denean, hidrolisi azidoak desegiten du. Han beste entzima batzuek, proteasak eta lipasak hurrenez hurren lagunduko dute proteinak eta gantzak desegiten. Urdaileko jariakinek, listuak eta janariak osatzen duten kimo izeneko nahastea heste meharrerantz abiatzen da.

Han bada beste entzima bat, pankreak sortua eta a-amilasa deritzona, listuko amilasak zuen eginkizunaren antzekoa betetzen duena, alegia disakaridoak eta trisakaridoak ekoiztea. Hauek, berriz, monosakarido bihurtzen dituzte sakaridasa izeneko beste entzima batzuek. Hainbat eratakoak dira hauek: disakaridoak eta trisakaridoak hidrolizatzen dituzten maltasak eta beste disakaridasa bereziago batzuk, hala nola sukrasa, laktasa eta trehalasa.

Prozesuaren emaitza gluzido digerigarriak monosakaridotan deskonposatzea da. Horrela lortzen diren glukosa eta beste gluzido sinple batzuk hesteetako paretetan zehar gibeleko porta zainean barrena gibelera joaten dira.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana