ALBISTEAK

 

Ikuskizuna eta zientzia Thu, 6 May 2021

Museorako bisita bakoitza paregabea izan dadin, hiruhileko bakoitzean, guztiok entretenitzeko diseinatutako jarduerak, animazioak eta ikuskizunak antolatzen ditugu. Ikus ordutegiak gure asteroko programazioan eta edukiak sail honetan.

TIR: TOUR IRUN ROMA Thu, 6 May 2021

Bisita gidatu interaktiboa, TIR aplikazioarekin, Irungo kaleetan barrena, Oiassoko aurkikuntza arkeologikoak ezagutzeko. Ibilbide honetan Xantalen ermitara sartuko gara, antzinako nekropoli erromatarrera.

 

"Blas de Otero-Ángela Figuera” Lehiaketaren XIV. edizioa Mon, 19 Apr 2021

Blas de Otero Fundazioak eta Bilboko Udalak BLAS DE OTERO – ÁNGELA FIGUERA POESIA LEHIAKETAREN XIV. EDIZIOAREN deialdia egin dute.

 

Arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko Gure Artea sariak (2021) Mon, 19 Apr 2021

Gure Artea sariak hainbat modalitatetan ematen dira, eta saria jasotzen duten pertsona fisiko edo juridikoen lanaren ordaina izan nahi dute, bai eta euskal arte garaikideari eta euskal kulturari egiten dioten ekarpenaren aitorpena ere. Horretarako, batetik, sortzaileak saritzen dira, bai beren ibilbide profesionalagatik, bai azken urteetan egindako jarduera sortzailearengatik, eta, bestetik, beste agente batzuk ere saritzen dira, arte plastiko eta bisualen arloan izandako jarduera orokor edo zehatzarengatik.

 

EKAIA zientzia aldizkarira artikuluak bidaltzeko epea, zabalik Mon, 19 Apr 2021

‘EKAIA - Zientzia eta Teknologia’ aldizkariak artikuluak bidaltzeko epea ireki du. Interesatuek proposamenak bidaltzeko aukera dute ekainaren 30ra arte.