Itzuli orri osora

Askatasun-mailak

Sistema bateragarri zehaztugabe batean, ezezagun kopuruaren eta matrizeen heinaren arteko aldeak sistemaren askatasun-maila du izena. Adibidez, alde hori 2 izango balitz, sistemak edozein hautazko balio har lezaketen bi ezezagun edukiko lituzke. Horrexegatik, ezezagun askeak edo parametroak deitzen dira.