Itzuli orri osora

Sistema exotikoak

Historian zehar, zenbatzeko sistema anitzak erabili izan dira. Kultura zaharrenetan, 1, 2 eta askoren artean bakarrik bereizten da. Zibilizazio dotoreenetan orokorrean sistema hamartarra aukeratu bazen ere, haietariko batzuk, mayek adibidez, 20ko oinarria zuen zenbatzeko sistema aukeratu zuten. Hala ere, sistema maya, bere abstrakzio maila handiarengatik nabarmendu zen, hutsa ideia sartzen eta kokapen metodoa erabiltzen lehena izan baitzen.