Itzuli orri osora

Ekuazio sistemen ebazpenak

Ekuazio sistema lineal bat planteatuz buruketak ebazteko ondorengo pausuak jarraitu behar dira:

  • Enuntziatua ulertu ondoren, buruketa planteatu eta koefiziente, konstante eta aldagai edo ezezagunak dituzten ekuazioak sortu.
  • Lortutako sistema mota aztertu.
  • Ebazpen metodo bat hautatu (algebraikoa edo grafikoa) eta erabili.
  • Begiratu emandako emaitzak egokiak diren gure ariketa zehatzerako.
  • Planteatutako ekuazioetan emaitzak frogatu.