Itzuli orri osora

Pitagorasen teoremaren

Pitagoras-en eskolako ikasleek, Pitagoras-en teorema formulatu zuten, K.a. 550 urte inguruan. Printzipio honek, jadanik txinatar, babiloniar eta egiptiar antzinako zibilizaziotan ezagutzen bazen ere, oraindik kontserbatzen den espresio sinbolikoa hartu zuen Grezia klasikoan eta interpretazio magiko eta misteriotsuak egotzi zitzaizkion. Horrela, bere formulaziotik, zenbaki irrazionalak deiturikoak sortzen dira, pentsaera heleniarrean oihartzun handiak izan zituen kontzeptua alegia.