Itzuli orri osora

Carl Friedrich Gauss

Carl Friedrich Gauss (1777-1855) alemaniarra historiako matematikaririk garrantzitsuenetariko bat izan zen. Matematika fisikako arlo askotan aplikatzen, batez ere, egin zuen lan, eta arlo teorikoan eta praktikoan kontribuzio ugari egin zituen: minimo karratuen metodoa, ekuazio anizkoitzak ebaztea bere izena duen metodo mailakatua erabiliz, aritmetikaren funtsezko teoremaren enuntziatua eta abar.