Itzuli orri osora

Matrize baten heina kalkulatzeko algoritmoa

· A matrizean (nulua ez dena), 0 ez den 2 ordenako minore bat aukeratu behar da. Horrelako minorerik egon ezean, rang (A) = 1.

· 2 ordenako minorea izanez gero, errenkada bat eta zutabe bat batuko zaizkio, 3 ordenako matrize karratua lortzeko. Determinatzailea nulua bada, beste errenkada-zutabe batekin saiatuko gara; 3 ordenako minore ez nulurik egon ezean, rang (A) = 2. Aurkakoa gertatuz gero, matrizearen heina, gutxienez, 3 da, eta azken eragiketa hori behin eta berriz egingo da, harik eta minorea zero izan ez dadin errenkada bat eta zutabe bat gehitu ezin izan arte.