Itzuli orri osora

Zenbaki irrazionalak

Bi edozein zenbaki arrazional emanik, beraien artean dagoen beste zenbaki arrazional bat aurki daiteke beti; adibidez, m-ren eta n-ren artean dago zenbaki arrazionala (m + n) / 2. Hala ere, zenbaki arrazionalek ez dute zuzena betetzen. Nola ulertzen da hori? P edo 2ren erro karratua bezalako zenbakiak imajinatzea aski da zatiki gisa ezin direla adierazi jakiteko. Klase horretako zenbakiei irrazionalak esaten zaie eta Q multzoko osagaien artean diren zuzeneko hutsuneen artean «tartekatzen dira».