Itzuli orri osora

Abakoa

Abakoa eragiketa aritmetikoak egiteko tresna xehea da. Oraindik, gaur egun, ekialdeko herrialde askotan erabiltzen dute. Maila teknologiko jasoko herrialdeetan -adibidez, Japonian edo Errusian- maiz erabiltzen dute gaur egun ere. Ezagutzen diren kalkulatzeko tresnen artean zaharrenetakoa da Abakoa. Funtsean, ale zenbait lerroko egitura batez osaturik dago, paraleloan dauden ziri edo soketan txertatuak. Soketan unitateak, hamarrekoak, ehunekoak, milakoen unitateak, eta abar irudikatzen dira. Lerro bakoitzean aleak biltzeari esker, sistema hamartarrean edozein zenbaki adieraz daiteke, baita arin baino arinago kalkuluak egitea ere.