Ohar historikoa
Garraioaren problema 1.940ko hamarkadan aztertu zuten modu sakonean, F. L. Hitchcock eta T. P. Koopmans matematikariek. Urte horietan, G. Stiglerrek antzeko teknikak aplikatu zituen pertsonentzako elikadura-dieta egokienak zehazteko.