Itzuli orri osora

Simplex metodoa eta informatika

Simplex metodoaren lehen informatika-programazioaren eredua 1.952. urtekoa da, Estatu Batuetako Arauen Bulegoak SEAC ordenagailuan egindakoa. Hurrengo urtean, tamaina handiko IBM ordenagailu mota ugari zeuden teknika horretan espezializatutako programez hornituta. Lehian zeuden enpresek ere laster ekin zioten ekimen berria erabiltzeari. Gaur egun, ia ezinezkoa izango litzateke simplex metodoa ordenagailuz aplikatzen ez duten ekonomia edo industria planifikazio edo optimizazio jarduerak egitea.