Itzuli orri osora

Amortizazio-motak

Burutzerako orduan, kreditu baten amortizazioa hainbat sistemaren arabera egin daiteke. Sistema frantsesa errazena da, amortizazio-urteroko ordainketak alde batetik interesak ordaintzeko eta bestetik kreditua ordaintzeko egiten direlarik. «Amerikar-sistema» erabiliz gero, erabiliz gero, lehenik interes guztiak ordainduko dira kreditua amaieran bakarrik itzuliz, eta horretarako amortizazio-funtsa ezarriko da. Azkenik «alemaniar sistema» izenekoa interesak aurretik ordaintzean datza, urterokoa amortizazio-kuota batek eta hurrengo urtean amortizatuko den diru kopuruaren interes-kuotak osatzen dutelarik.