Itzuli orri osora

Soinuaren intentsitatea

Soinu baten intentsitate-maila neurtzeko normalean erabiltzen diren unitateak, belio eta dezibelio deitzen direnak, erlatiboak dira, logaritmikoak baitira. Horrela, hau izango litzateke dezibelioaren definizioa akustikan: soinu baten intentsitatea eta erreferentzia bezala hartutako intentsitate muga baten arteko zatiduraren logaritmo hamartarraren hamarrena.