Itzuli orri osora

Intentsitate sismikoko eskalak

Lurrikaren intentsitatea neurtzeko normalean erabiltzen diren eskalak logaritmikoak dira. Horrela, Richter eskalak, eskala logaritmikoa 10 oinarrian erabiltzen du, eta ondorioz, eskala honetan gradu bat gehitzeak ez du esan nahi seismo baten magnitudea linealki gradu batean gehitzen denik, esponentzialki baizik: sei graduko lurrikara baten intentsitatea, zazpi graduko batena baino hamar aldiz txikiagoa izango da, eta zortzi graduko batena baino ehun aldiz txikiagoa.