Itzuli orri osora

Aztarna arkeologikoen datazioa

Sustantzia erradiaktiboak denbora pasa ahala desintegratzen joaten dira, R = R0 e-kt, motatako lege esponentzial bat jarraituz; R0 , hasierako sustantzia kantitatea; k, elementu kimiko zehatzaren ezaugarri konstantea; eta R, t unearen kantitatea izanik. Aztarna arkeologikoak datatzeko, askotan C-14 isotopoaren metodoa (karbono 14) erabiltzen da, aurreko ekuazioa logaritmoen bidez ebazten duena. Izan ere, k, karbono 14ren konstantea eta elementu honen erdidesintegratzeko epea ezagututa (bere kantitatea erdira gutxitzeko behar duen denbora), t denbora zehaztu daiteke.