Itzuli orri osora

Funtzio logaritmikoen forma, oinarriaren balioaren arabera

Fenomeno fisiko edo sozial bat lege esponentzial bati lotuta dagoenean, grafikoki irudikatzea zaila egiten da, aldagai independentearen balio nahiko baxuentzat, mendeko aldagaiaren izugarrizko hazkundea gertatzen baita... eta grafikoaren espazioa bukatu egiten da. Mendeko aldagaiarentzat eskala logaritmikoak erabiltzen badira, berriz, eskala esponentzialki txikitzen da, eta fenomenoa erakusten duen funtzioaren balioen tarte handiago baten adierazpen grafikoa ikus daiteke.