Itzuli orri osora

Xakea eta gari aleak

Ekialdeko kondaira ezagun batek funtzio esponentzial baten oso deskripzio ona eskaintzen du. Diotenez, errege batek sari bat eman nahi izan zion bere apaiza nagusiari bataila batean izan zuten garaipen ikaragarria asmatu izan zuelako. Apaizak, bi gari ale eskatu zituen xake taularen lehenengo laukiagatik, 4, bigarrenagatik, 8, hirugarrenagatik, eta lauki bakoitzarengatik kantitate bikoitza. Erregeak, apaizaren apaltasunak hunkitua agertu zen... eskaeraren neurriaz konturatu zen arte: 264+ 263 + ... + 22 + 2 gari ale, asmaezineko kantitatea, erreinu osoan biltzen ez zena. Espresio honen batugaiak gaurko notazio matematikoan 2x funtzioa, x= 1,2,3,4...,64, eremurako izango litzateke.