Itzuli orri osora

Konstantearen zeinua

Alderantzizko proportzionaltasun funtzioaren adierazpen grafikoaren adibidea, k < 0 denean.

Alderantzizko proportzionaltasun funtzioaren konstantearen balioa negatiboa denean, (k < 0), funtzioaren azterketan esandakoa mantentzen da, baina kasu honetan, funtzioak planoaren bigarren eta laugarren koadranteetan bakarrik hartzen ditu balioak, eta bere eremu osoan hazten da. Beraz, alderantzizko proportzionaltasun funtzioa
k < 0 denean, jatorriarekiko eta lehenengo eta hirugarren koadranteen erdikariarekiko simetrikoa da.