Itzuli orri osora

Algebraren sorrera

Algebra hitza arabieratik dator, eta Muhammad ibn Musa al-Khwarizmi-ren (780 inguruan-850) Integrazioaren eta ekuazioen liburua lanetik hartua izan zen. Lan honen jatorrizko izenburuan al-yabra hitza azaltzen zen "berdintzak tokiz aldatzeko araua" bezala itzulita. Ekuazioa hitzak, ordea, latineko aequatio, hitzean du jatorria, "berdintasuna" esan nahi du. "Ekuazio algebraikoa" hitz multzoa etimologikoki aztertzen bada, ikus daiteke matematika modernoaren garapenean buru izan zen Ekialdeko zein Grezia eta Erromako jakinduria islatzen duela.