Itzuli orri osora

Segidako deribatuak

Funtzio bat deribatzean beste funtzio bat lortzen da. Beraz, zenbait kasutan posible da deribatua deribatzea. Honela, y = f(x) funtzio baten bigarren deribatua y" edo f " (x) moduan idatziko da, eta hirugarren deribatua (bigarren deribatuaren deribatua) y"' edo f "' (x) izendatuko da eta era berean gainontzekoak. Askotan deriba daitezkeen segidako deribatuen adibiderik arruntenak sinu eta kosinu funtzio trigonometrikoak dira.