Itzuli orri osora

Cervantesen joan-etorriak

Cervantesek abenturaz jositako bizitza izan zuen. 1571. urtean besomotz gelditu zen turkoen aurka borrokatzen zuela Lepantoko batailan. Jasotako zauriez sendatu zenean, beste espedizio batzuetan borrokatzen jarraitu zuen. 1575. urtean, Napolitik Espainiako Erreinura itzultzen ari zenean, pirata berberek bidaiatzen zihoan itsasontzia atzeman zuten. Aljerrean bost urtez kartzelan egon zen. Esperientzia hauek guztiak bere lanetan islatzen dira, eta bereziki bere antzerki-lanetan Los BaƱos de Argel izenekoan esaterako.