Itzuli orri osora

Testuinguru historikoa



1868 eta 1874 artean izaera demokratikoko prozesu iraultzailea gertatzen da. Isabel II.aren uzkailtzearekin hasten da, eta Amadeo I.aren erregealdi laburraren eta Lehenengo Errepublikaren ondoren, Borboiei koroa itzultzen dien Estatu kolpearekin bukatzen da. Alfonso XII.aren erregealdiarekin Errestaurazio izenarekin ezagutzen den politika egonkortasuneko aldi luzea hasten da.

Cecilia Böhl de Faber (Fernan Caballero)

Nicolas Böhl de Faberren alaba zen, 1814an Cadizko prentsan Erromantizismoa defendatu izan zuen intelektual alemaniarra. 1796an Suitzan jaio zen eta Alemanian hezi, bere gaztaroan Espainiara joan zen, bertan ezkondu eta hiru alditan alargundu zen. Bere egoera ekonomikoari aurre egiteko, nobelak eta artikuluak argitaratzen hasi zen, arrakasta handia izan zutenak.