Gerraosteko antzerkia (I). Goi mailako komedia eta umore antzerkia

Gerraostean antzerkiaren egoera oso kaskarra eta eskasa da. Gerra Zibilaren aurretik egindako berrikuntzarik interesgarrienak desagertzen dira, joera horiek beroriek sortu zituzten egileak bezala; batzuk hil egin zirelako (Lorca, Valle-Inclan) eta beste batzuek erbesteratu egin behar izan zutelako (Max Aub eta Alberti). Areto komertzialetan antzerkigintza tradizionala eta iheslaria nagusitu zen: Benaventeren komedia, hutsala baina entretenitua. Harekin batera, beste antzerki mota bat sortzen da, Mihuraren eta Jardiel Poncelaren umore antzerkia; beren ezaugarri nagusiak, egoera sinesgaitzak eta ohikoa ez den logika baten arabera osatutako elkarrizketak dira.

Jacinto Benaventeren antzerki burgesa

Gerraosteko goi mailako komediaren aurrekarietako bat mende hasierako komedia burgesa da. Korronte horren ordezkari nagusia Jacinto Benavente (Madril, 1866-1954) izan zen, eta haren lehendabiziko lanek (Los intereses creados, 1907) modu kritikoan aztertzen zituzten gizartearen klase ertainak; berrikuntza handia izan ziren Jose Echegarayren (1832- 1916) antzerki handiustearen aurrean.

Baina Benaventeren lanak aldatzen joan ziren eta ikusle burgesen aurreko jarrera adeitsuagoa hartu zuten. Horri esker, ospe izugarria emango zioten antzezlanak idatzi zituen: Señora ama (1908) eta La malquerida (1924). 1922an Nobel Saria jaso zuen.

Goi mailako komedia

Ondo landutako lanari ematen dio bereziki garrantzia antzerki mota honek, bai istorioa osatzeko garaian, bai elkarrizketetan, bai eszenatokiko jokoetan.

Aukeratzen den giroa maila burges aberatsarena da eta korronte honen helburua ikusleek tarte atsegin bat pasatzea baino ez da; argumentua behin eta berriro errepikatzen da, betiere adulterioan edo desleialtasunean oinarrituta. Argumentu hauetan, amaiera zoriontsuak nagusi den ideologia defendatzen du, eta, beraz, fideltasuna, ondradu izatea eta maitasuna nagusitzen dira.

Gehienetan umorezkoak diren obrekin batera, beste era bateko lanak ere izaten dira: tesiko dramak eta pieza historikoak.

Egile nagusiak Edgar Neville (1899-1967), Jose Maria Peman (1898- 1981) eta Juan Ignacio Luca de Tena (1897-1975), izan ziren, beste batzuen artean.

Edgar Neville

Literaturaren alorrean, haren ibilbidea gaztetako abangoardismotik, tartean gerra garaiko antzerkigintza konprometitua jorratuta, goi mailako komediara bilakatzen da, El baile (1952) bezalako lanekin.

Bere lanetan bizitzaren ikuspegi atsegina ematen da, eta fikzio literarioaren bidez errealitatetik ihes egitea da helburua. Madrileko kaleak izaten dira antzezlanen kokagunea eta pertsonaiak gizarte maila altukoak dira, dotoreak eta ohitura zaindukoak; arketipoak, azken batean: gizon arrakastatsua, andere handia, senar aspertua¿

Nevillek ekartzen dituen osagai berriak umore ironikoa eta helburu desmitifikatzailea duen hiperbolearen erabilera da, eta, era berean, egoera absurdoak.

Enrique Jardiel Poncela

Jardiel Poncelaren helburua komikotasunaren usadiozko moduak haustea zen. Umore modu horiek sinesgarriak izaten ziren eta errealitateari lotuta zeuden. Haren proposamen dramatikoa ez zen gauzatu, azken batean amore eman behar izan zuelako ikusleen gustukoa izateko.

Osagai berri asko ekarri zituen Poncelaren antzerkia egiteko moduak: egoera groteskoak, barregarriak edo sinesgaitzak sortzea izan zen nagusia, eta, horretarako, ironia, elkarrizketa biziak, nahasteak, sorpresak eta berezia eta arrunta nahastea izan ziren bere tresnak.

Hala eta guztiz ere, antzezlan batzuetan, Angelina o el honor de un brigadier (1934) eta Madre (el drama padre), zentzugabekeriarik absurduenak erabiliz, kritika zorrotza egiten dio gizarteari.

Enrique Jardiel Poncela.

Miguel Mihura

Gerra aurretik hasi zen idazten, baina bere antzezlanak estreinatzeko garaian, berrogeita hamargarren hamarkada arte ez zuen maiztasunez bere lanak taularatuta ikusteko aukerarik izan.

Tres sombreros de copa, 1932. urtean idatzia eta handik hogei urtera estreinatua, umore antzerkiaren maisulantzat jo izan du kritikak. Oso originala da zentzu askotan. Hori dela eta, erabateko haustura ekarri zuen ordura arteko antzerkigintza komikoarekin.

Antzezlan honek askatasun eskuratuaren eta galduaren gaia jorratzen du.

Gai bera aukeratu zuen egileak ¡Sublime decisión! (1955), Mi adorado don Juan (1956) eta La bella Dorotea (1963) antzezlanak idazteko.

Berrogeita hamarreko hamarkadatik aurrera, Mihuraren lanean satira nagusituko zaio umoreari; hala ikusten da El caso de la señora estupenda (1953), Ninette y un señor de Murcia (1964), Maribel y la extraña familia (1959) eta Melocotón en almíbar (1958) lanetan.

Miguel Mihurak idatzi zuen Maribel y la extraña familia antzezlanaren emanaldia.

Alfonso Paso

Alfonso Pasok (1926-1978) jakin bazekien gerraosteko ikusleak ez zeudela prestatuta antzerkigintzaren erabateko berrikuntza ulertzeko, eta, beraz, aldaketaren eta ikusleen gustuaren arteko formula bat jorratu zuen.

Baina, azkenean amore ematea erabaki zuen eta ikusleek eskatzen ziotena idaztea egokitu zitzaion. Horrela, antzerkian egin zuen lana kontsumoko objektua izatera kondenatu zuen, gizartearen maila bati bereziki eskainia.

Idatzi zituen lan ugarietan abildade handia erakutsi zuen intriga lotu eta trakestu edo askatzeko, egoera harrigarriak sortzeko eta elkarrizketak graziarekin osatzeko.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana