Itzuli orri osora

Victor Hugo Euskal Herrian bizi izan zen

Victor Hugo (Besançon, 1802 - Paris, 1885) idazle frantsesak, Frantziako erromantizismoaren idazlerik ezagunena izan zenak bere aita Madrilera destinatu zutelarik (1811-12) ezagutu zuen Euskal Herria. Baiona eta Hernani grabaturik gelditu zitzaizkion. Pirinioetan gaindi, 1843an, Baiona, Miarritze, Donostia, Pasaia, Lezo eta Iruñean barrena ibili zen, euskara lardaskatzen eta apunteak hartzen: "Hauxe duzue Donostia. Baina, Espainian ote nago hemen? Espainia Europari bezala dago atxikia Donostia Espainiari, lurmutur batez. Ozta da inor espainola Donostian; euskalduna da". Lehen susmo hau sakondu egingo du eta hizkuntzaren garrantzia azpimarratuko du: "Euskaldun jaio, euskaraz hitz egin, euskaraz bizi eta euskaraz hiltzen da hemen. Euskara aberri bat da, kasikan erlijio bat. Esaiozue hitz bat euskaraz baserritar bati mendian; hitz horren aurretik gizon bat zinen; orain anaia zaitu. Espainola, hemen, frantsesa bezain arrotza da".