Johann Wolfgang Goethe
Johann Wolfgang Goethe (1749-1832) Francforten jaio zen. Senide burges dirudun baten semea izanik, Zuzenbidea ikasi zuen eta abokatu bezala lanean aritu zen denboraldi batez. Poeta, antzerkigile eta nobelagile, genero guztiak landu zituen, baita zientzia ikasketak ere. Bere lehen arrakasta literarioek Weimarreko dukerriraino eraman zuten, bertan kargu politiko eta administrazio karguetan jardun eta lekua kultura gune garrantzitsua bihurtu zuelarik. Italiara egindako bidai erabakitzaile baten ondoren (1786-88) Weimarrera itzuli eta, europar ospeko pertsonaia bihurturik, bere obran jardun zuen hil egin zen arte.