Itzuli orri osora

Koldo Mitxelenaren kritika

Koldo Mitxelenak Egan aldizkariaren 1959ko apirileko zenbakian Liburuak sailean Olabideren Itun Zâr eta Berriari egindako iruzkinean, bere ustez lanak dituen alde on eta txarrak argi eta garbi agertzen ditu, adibidez, hala dio:

Iñolaz ere, euskaldun batek letra-saillean iñoiz burutu duen egitekorik larrienetakoa da eta are larriagoa agertzen zaigu euskaldun berri batek egin zuela gogoratzean. Itzuli ere etzuen nolanai egin, gogo beroz, arreta andiz eta jakite ugariz baizik.

Mitxelenak gogoko ez zituen gauzak hizkuntza-arlokoak ziren: ortografian tradizioa aintzakotzat hartu ez izana, batzuetan arkaismo eta txokokeriak erabiltzea eta errotutako maileguzko hitzei ihes egin nahiz neologismoak erabiltzea