Iban Zaldua idazleak eta Xabier Olarra itzultzaileak Euskadi Literatura saria jasoko dute gaur Lehendakaritzan. Lehenengoari Etorkizuna ipuin bildumagatik emango diote eta, bigarrenari, aldiz, Exercises de Style Raymond Queneauren lana frantsesetik euskarara itzultzeagatik ( Estilo ariketak).
Horiez gain, Javier de Dios Lopez eta Patxi Zubizarreta ere sarituko dituzte.
Saria irabazi duten lanak
Aurtengo lehiaketan, Euskarazko Euskadi Literatura Sariaren irabazlea Iban Zaldua da, Etorkizuna ipuin bilduma dela eta. Bere ibilbide literarioaren testigantza ematen duela uste du egileak, ¿ipuinak idazterakoan ikasi dudanaren eta ikasi behar dudanaren laburpena da¿.
Epai-mahaiak zera nabarmendu du: egileak hain ezaguna zaion laburtasunari ateratzen dion etekina, ironia eta eguneroko giza harremanen arteko ikuspuntu eszeptiko eta umoretsua. Literatura lanei eska dakiekeen ezaugarri "funtsezkoa" ei du: irakurlea harrapatu eta konbentzitzeko gaitasuna.
Gaztelaniazko Euskadi saria, berriz, Javier de Dios Lopez madrildarrak hartuko du, Comida para peces antzezlanagatik. Lehenengo aldia da Euskadi saria antzezlan bati ematen diotena. Lehen aldia da, era berean, euskal herritarra ez den idazle bati ematen diotena -liburua Euskal Herriko argitaletxe batekin argitaratu arren-. Saritutako lana gizartean ondo errotutako antzerki-testua dela esan dute epaimahaikideek. Laneko jazarpena abiapuntu hartuta, "bere burua irensten duen gizartea erakusten digu".
Itzulpen Onenaren Euskadi Saria Xabier Olarrarentzat izango da, Estilo-ariketak (Exercise Style) Raymond Queneauren lanaren itzulpenagatik. Olarrak 20 urte daramatza itzultzen eta egile garrantzitsuak itzuli izan ditu, tartean Faulkner, Chandler, Capote eta Sartre.
Epaimahaiaren esanetan, "bera bezalako itzultzaile trebatu bat eta literaturaren ezagutzaile handi bat behar zen halako lan bati ekiteko". Estilo-ariketak lana, etxezain itxi batetik kazetari batera doan kaleko lengoaiatik 99 era ezberdinetan kontaturiko pasadizo bati buruzkoa da.
Patxi Zubizarretak jasoko du haur eta gazte literatura atalari dagokion 2006ko Euskadi Literatura Saria, Pantaleon badoa abenturazko lanarekin. Umeek gurasoen babesa utzi eta bizitzaren abenturan abiatzeari buruzkoa da.
Pantaleon elurrezko panpina du protagonista, hotz parajeetan bizitzeaz aspertuta, desertura doana. Epaimahaiaren esanetan, fantasiazko protagonistak dituen abenturazko liburu ederra da Zubizarretarena, "ilusioaren pizgarri, laguntasuna, ikusmina eta bestelako balioak bereganatzen dituena".
Orria posta elektronikoz bidali
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
