Itzuli orri osora

Kirikiñok ez zuen euskaltzain izaterik nahi izan

1919an Euskaltzaindia sortu zenean euskarazko aldizkarien zuzendari eta arduradunak euskaltzain egitea pentsatu zuten. Txomin Agirre, Jean Blaise Adema, José Agerre, Pierre Bruzain, Juan Bautista Eguzkitza, Ramón Intzagarai, Raimundo Olabide eta Pierre Lhande horregatik aukeratu zituzten. 1920an Ademak eta Agerrek beren karguak utzi egin zituzten eta Agirre eta Bruzain hil egin ziren. Haien ordez Sebero Altube, Georges Lacombe, Martin Landerretche eta Damaso Intza izendatu zituzten Bustinzari ere egin zioten horretarako proposamena, baina ez zuen onartu, ez zegoelako ados euskara batu bat sortzeko ideiarekin

1920tik aurrera Euskaltzaindiak euskara baturanzko bide malkartsuari ekin zion. Berehala sabindarrak aurka jarri ziren, Kirikiño, hain zuzen, buru zutela.