Itzuli orri osora

Kirikiño saria

1929an Euskaltzaleak elkarteak sortu zuen euskal kazetaritza sustatzeko. Euskal prentsa sustatu eta euskara eta euskal literatura hedatzeko sortutako elkartea zen Euskaltzaleak (Arrasate, 1927). Eusko Ikaskuntzaren babespean antolatu zen eta Lizardi eta Aitzol izan ziren elkartearen benetako arima eta bultzatzaileak. Euskararen egunak, euskal antzerkiaren eta euskal poesiaren egunak eta antzeko ekitaldiak antolatu zituzten eta 1933-36 bitartean Yakintza aldizkaria argitaratu zuten. Gerra Zibilaren ondorioz desagertu zen elkarte hau.