Itzuli orri osora

Euzkeltzale Bazkuna

Euzkerea

Euzkerea aldizkaria

Euzkeltzale-Bazkuna elkartea Azkueren eta Bustinzaren ikasleak ziren Euzko Gaztedi ko kide batzuek sortu zuten Bilbon. Talde honek Euzko-Deya izeneko aldizkari bat argitaratu zuen (1916) euskara hutsez, Sabino Aranaren ideiak zabaltzen saiatzen zena. Gero (1929-1936) talde honek berak Euzkerea aldizkaria atera zuen. Egutegi bat ere urtero-urtero atera zuten 20 urtetan zehar. Método gradual para aprender el euzkera izeneko euskara ikasteko metodo bat ere argitara eman zuten eta honetan oinarrituriko ikastaroak antolatzen zituzten. Horrezaz gain abesti-liburuak, ipuinak eta beste liburu batzuk ere atera zituzten, antzezpenak egiten zituzten eta umeentzako euskara-lehiaketak antolatzen zituzten herriz herri. Talde honek ez zuen Euskaltzaindiaren gidaritza onartzen. 1931n Mañarian Kirikiñori omenaldia antolatu zuen.