Itzuli orri osora

Espainiera modernoaren mailegu linguistikoak

XVIII., XIX. eta XX. mendeetan zientzi eta materiazko aurrerapen ugari egin zirenez, kontzeptu eta errealitate berri horiek izendatzeko terminoen beharra sortu zen. Hitz horiek sortzeko, askotan, hizkuntzak berak zituen baliabideak erabili ziren; beste batzuetan, berriz, maileguak hartu zituzten beste hizkuntza batzuetatik: frantsesetik XVIII. eta XIX. mendeetan eta ingelesetik XX. mendean.