Itzuli orri osora

Bukaera

Gaztelaniaz ohikoa da substantibo maskulinoak -o-z bukatzea eta femeninoak -a-z. Hala ere, hau ez da nahikoa generoa zehazteko, badaudelako -a-z bukatzen diren substantibo maskulinoak: mapa, problema edo recluta bezalakoak, eta -o-z bukatzen diren femeninoak ere bai: mano, foto, etabar.

Gainera, substantibo askoren bukaerak ez du adierazten maskulinoak edo femeninoak diren, árbol edo sed esate baterako.